Begoña Divarrek jaso zuen bere Zeledona
Iragarri bezala, Begoña Divarrentzako 2024ko Urrezko Zeledon sariaren emate ekitaldia izan zen urriaren 14an Europa Jauregian. Aretoa beteta, saridunak Arabako komunitatearen omenaldia jaso zuen Udal Musika Bandaren eta Udal Folklore Eskolaren parte-hartze artistikoa izan zuen jardunaldian. Hala ere, Begoña Divar bera izan zen bere talentu musikalagatik nabarmendu zena, bere emanaldiarekin bere artearen lagin bat eskainiz publikoari.
Aiala Elorza eta Ismael Diaz de Mendibilek aurkeztuta, ekitaldiko tarte nagusia Urrezko Zeledon estatuatxoaren ematea izan zen. Maider Etxebarria Gazteizeko alkatea eta Josemari Velez de Mendizabal Urrezko Zeledonetako presidentea izan zituen eszenatokian saridunak lagun.
Lehenik, Begoña Divar zergatik sariztatu den argitu zen, sariaren epai mahaiaren akta irakurriz. Begoña Divar Gonzalez musikari ezaguna eta estimatua den pertsonaia dugu, musikaz blai bizi den artista gasteiztarra. Gasteizko Udal Bandan, kaleetan zehar ibiltzen den fanfarreren batean edota txistuarekin jaiak animatuz, emakume hau beti musikarekin loturik ikusteko aukera dago edozein unetan. Horrezaz gain, epai mahaiak kontuan izan zuen Begoña Divarren musikaren bitarteko konpromiso sakona munduko behartsuenekiko.
Elkarteko presidenteak kide berria goraipatu zuen, esanez Begoña Divarrek benetan islatzen duela, gero eta galduago eta zaurgarriagoa den mundu honen erronkei aurre egiteko bidaia bati ekiten dioten emakume eta gizonen ausardia. Baieztatu zuen Urrezko Zeledonak erakundea aurrerakoia, pluralista eta solidarioa dela, eta, euskal kulturaren barne-barnetik, munduko kultura guztien arteko elkartasuna defendatzen duela, zerumugan agertzen den faxismoa garaitzeko modu bakarra baita. Bere hitzaldia “gora euskal kultura eta gora planetako kultura eta herri guztiak!” adieraziz amaitu zuen.
Bere aldetik, Gasteizko alkate andreak saridunaren ibilbidea azpimarratu zuen. Bere hitzekin Begoñaren balioak eta lorpenak azaldu zituen, gogoraraziz Udal Bandako lehen emakumea izan zela. Eta gasteiztarren eskerrona adierazi nahi izan zion saridunari.
Ondoren, Begoña Divarrek berak eskerrak eman zizkien Urrezko Zeledonei eta Gasteizko gizarte osoari, bere poztasuna azalduz hiriko saririk garrantzitsuenarekin aitortua izateagatik. Bere berbaldi esanguratsuan, oroitzapenak ekarri nahi izan zituen Begoñak, eta izen asko aipatu zuen arren batek eraman zuen emoziorik altuena, amak. Bere amari eskaini zizkion Begoñak hitzik sentikorrenak.
Esker ona erakutsi nahian, Begoñak bere abestien errepertorio txiki bat interpretatu zuen kantuz. Hiru abesti oparitu zituen – opari ederra izan baitzen-, aurreko bietan publikoari ere abestu arazi ziola. Eta bertaratutakoek txalo zaparrada bat dedikatu zion.
Labur bilduz, beste urrats bat Urrezko Zeledonen sendotzearen egiaztapenean.
2024ko Urrezko Zeledonaren banaketa ekitaldia
Elkarrizketa gaztelaniaz 2024ko Urrezko Zeledona den Begoña Divarri
(c) Urrezko Zeledonak, testua; Jorge Girbau Bustos, elkarrizketa; Luisán Ortiz, bideoen grabazioa, edizioa eta muntaketa
